Phoenix parkea
Phoenix Parkea Europako hiri-parkerik handiena da, Irlandako Dublin hiriburuaren erdigunetik ipar-ekialderuntz 3 kilometrotara dago.. Londoneko Richmond parkeak berez azalera handiagoa du baina azpi-hiritar motako parkea da. Phoenix Parkeak 712 hektarea ditu, eremu orlegi zabalez osatutako 16 kilometroko zirkunferentzia hesitua eta zuhaitz lerrodun etorbideak. Parkea orein basatien bizilekua da eta bere izena irlanderaren fionn uisce izendapenatik eratorria da, euskaraz ur garden. Ohikoa da bisitariak oreinen inguruan korrika ikustea, bai eta zaldizkoak euren zaldiekin lasterka.
Read article





